XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORDENAREN HIRU EGINKIZUNAK / ZALDUNA / ESKUTARIA / KOMENTUKO KAPELAUA.

Aurreneko gurutzadaz gero, gurutzatu guztiak ez dira gudari.

Fraideak, apaizak, emakumeak, haurrak, zaharrak, artesauak, nekazariak eta ditugu euren artan.

Erromes guzti hauek ostatua izan zezaten, San Juan Bataiariaren zaingopeko etxe bat eraiki zuten Amalfiko merkatariek.

Nolako lanak eta eginahalak egiten zituzten laguntza-etxe hartakoek erromesen alde!.

Txunditurik zeuzkaten beste gurutzatu guztiak.

Ordenaren hiru eginkizunak Jerusalengo San Juan ostatalariek hainbeste lan eta hain lan ederrak egiten zituztenez, Aita Santuak orden batean bildu zituen 1113an.

Orden horretan edozein sar daiteke handikia izan zein ez.

Zaldunak izango dira gudalburu.

Eurek hartuko dituzte garrantzizko erabakiak.

Zaldun bakoitzak bere arma-mutila edo eskutariak ditu; menpeko eginkizun guztiak beteko dituzte berauek.

Komentuko kapelauak apaizak dira.

Beren ardura otoi egitea, admistrazioa eta osabidea da.

Haserako ostatalariak italiarrak ziren.

Laster etorri ziren talde hori handitzera Proventza, Auvernia, Saboia eta Toulouse-ko jendea.

Tradizioak dioenez, ordenaren ikur den zortzi muturreko gurutze, bertan egiten diren zortzi hizkuntzen seinale ordezkari da.

Denbora igaro-ahala Ordenak garrantzia hartu zuen.

Jaunen agintaritzaperik aske, Aita Santuari eman behar dio kontu, beste inori ez.